MILA PERTSONA INGURUK EMAN ZUTEN IZENA “GAME OF THRONES” TELESAILERAKO LAN POLTSAN

2016/09/07

Horietatik 850 lagunek edozein lan mota egiteko eman zuten izena, eta 250ek, aldiz, segurtasun lanak egiteko.

Alondegiko ateak goizeko 11:00etan ireki ziren.  Hala ere, “Game of Thrones” telesail ezaguneko lan poltsan izena emateko lehen interesdunak goizeko 09:00etarako hasi ziren bertara hurbiltzen. Izan ere, jende askok parte hartu nahi du urritik aurrera Zumaian grabatuko den telesail horren 7. denboraldian. Aurretik, baina, langile talde batek filmaketarako set-a prestatu eta egokituko du. Talde hori irailean hasiko da lanean, eta lan horiek egiteko eman zuten izena, hain justu, astelehenean Oxford aretora gerturatu ziren guztiek. Beraz, irail amaieran hasiko dira zama-lanetan, lorazaintzan, segurtasunean, erizaintzan, atrezzoan eta abar.