Ohiko osoko bilkura izango da ostegunean

2020/06/23
Ekainaren 25ean, ostegunean, ohiko osoko bilkura egingo dute udaletxeko pleno aretoan, arratsaldeko 18:00etan. Kirol patronatuko tasen aldaketa eta telekomunikazio zerbitzuak atzitzeko sareak hedatzeko ordenantzaren onarpena landuko dituzte, besteak beste. LGTBI harrotasunaren eguneko adierazpena ere landuko dute plenoan.

Gai ugari aztertuko dituzte biharko saioan. Hala nola, Ogasunaren arloan, Kirol Patronatuaren tasen aldaketa aztertuko dute; Hirigintzari dagokionez, Belaunaldi berriko telekomunikazio zerbitzuak atzitzeko sareak formatu unibertsalean hedatzeko udal ordenantzari hasierako onarpena emango diote; garapenerako lankidetza sustatzen duten jardueretarako dirulaguntzak ere landuko dituzte, eta LGTBI harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira prestatutako adierazpena ere landuko dute.

Batzarra ekainaren 25ean izango da, ostegunean, 18:00etan udaletxeko pleno aretoan.

GAI-ORDENA