Oikiako festak direla-eta autobus zerbitzu berezia eskainiko da larunbatean

2010/08/25

Zumaiara itzultzeko zerbitzu berezia izango da 22:30ean eta 4:00retan.

 

Datorren larunbatean, hilak 28, Oikiako festak direla-eta autobus zerbitzu berezia izango da. Ohiko zerbitzuaz gain, gauez ere zerbitzua eskainiko da. Zumaiatik, Patxita Etxezarretako autobus geltokitik irtengo dute autobusek 18:00etan eta 22:00etan.

Oikiatik Zumaiarako, berriz, ohiko autobusez gain, 22:30ean eta 4:00retan izango dira. Azken autobus horretan bueltatu nahi duen jende kopurua autobusean kabitzen direnak baino handiagoa bada, beste buelta bat egingo du autobusak.

Kontsultatu hemen Auzobusaren ohiko ordutegia.