'Ongi etorri, udazkena' kanpaina abiatu du Gertu elkarteak
Urriaren 26ra bitartean kanpainan parte hartzen duten herritarrak 50 euroko zortzi erosketa bonoen zozketan sartuko dira.
Gertu Merkataritza eta Ostalaritza Elkarteak 'Ongi etorri, udazkena' kanpaina jarri du martxan, gaurtik hasi eta urriaren 26ra bitartean. Elkarteko saltokietan erosketak egiten dituzten pertsonei zenbakidun boletoak emango zaizkie, eta horiekin 50 euroko zortzi erosketa bonoen zozketan parte hartu ahal izango dute. Sarien zozketa kanpaina amaitu eta hurrengo astean egingo da.
Albiste erlazionatuak
Merkataritza
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udazkeneko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/10/27
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik 2025/10/03
- Zabalik dago euskarazko errotuluetarako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/06/09
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/03/31



