Zabalik dago euskarazko errotuluetarako dirulaguntzak eskatzeko epea
Merkataritza establezimenduetan euskarazko errotuluak jartzeko dirulaguntzak ematen ditu Zumaiako Udalak. Askotako euskarriak izan daitezke: kanpoko errotuluak, toldoak, erakusleihoetako itsasgarriak…
Urte asko dira Udalak laguntzak ematen dituela establezimenduetan euskarazko errotuluak jartzeko. Era askotako euskarriak izan daitezke, gainera: kanpoko errotuluak, toldoak, erakusleihoetako itsasgarriak… Errotulazio elementuaren kostuaren % 50 lagunduko da diruz, 300 euroko muga gainditu gabe.
Ezinbestekoa izango da honako baldintza hauek betetzea:
- Establezimenduak helbide fiskala Zumaian izatea.
- Eskatzaileak zerga betebeharrak eguneratuak.
- Udalaren baimena (toldo eta antzekoak jartzeko)
- Errotulua euskaraz eta zuzen idatzia.
Ez dira diruz lagunduko errotulu elebidunak, nahitaezkoa izango da euskaraz bakarrik egotea. Era berean, ez da laguntzarik emango izen berezia bakarrik agertzen denean; establezimenduaren jarduera euskaraz adieraztea hartuko da irizpidetzat.
Aurkeztu beharreko agiriak (azaroaren 28a baino lehen):
- Eskabidea beteta
- Euskaraz jarritako errotuluaren edo toldoaren faktura (2025ekoa) eta ordaindu izanaren agiria
- Jarritako errotuluaren argazkia
- Hirugarrenen alta emateko agiria, banketxean sinatuta eta zigiluz jota (edo titulartasun ziurtagiria).
Interesdunek Euskara Zerbitzuan eta Udalaren webguneko dirulaguntzen atalean izango dituzte eskura deialdiari buruzko xehetasun guztiak. Eskaera Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkez daiteke, edota telematikoki ere bai, zumaia.eus guneko egoitza elektronikoan.
Albiste erlazionatuak
Euskara
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
- Karmele Mitxelena, Jon Abril eta Aitor Salegi dira Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako saridunak 2025/11/17
Merkataritza
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udazkeneko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/10/27
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik 2025/10/03
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/03/31
Dirulaguntzak
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/11/05
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik 2025/10/03
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
- Irailaren 30ean (asteartea) amaituko da alokairurako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/09/25



