Opera proiekziorako sarrerak eta ipuin kontaketa musikaturako gonbidapenak eskura daitezke jada
Datorren astean izango dira bi emanaldiak. Bi ekitaldi horiez gain, kontzertuak eta dantza emanaldiak ere izango dira datozen egunetan.
Zumaiako 42. Musika Jaialdiaren barruan, Giacomo Pucciniren La bohème opera proiekzioa izango da asteartean (abuztuak 4) Aita Mariko zine aretoan. Dagoeneko eskura daitezke sarrerak, 5 euroren prezioan (haurrentzat, 3 euroren truke), sarrerakzumaia.eus atarian, eta egunean bertan ere bai, emanaldia hasi aurretik, Aita Mariko leihatilan.
Abuztuaren 6ean, berriz, haurrei zuzenduriko ipuin kontaketa musikatua izango da Komentuko lorategian. Sarrerarik ez, baina gonbidapena eskuratzea beharrezkoa izango da bertaratzeko. Abuztuaren 4ean eta 5ean banatuko dituzte, Alondegian, 10:00etatik 12:30era. Gehienez ere, pertsona bakoitzak lau gonbidapen eskuratu ahal izango ditu.



