Osakidetzaren ohar informatiboa: BAHEKETA ZUMAIAN
Osasun Sailak eta Osakidetzak, egiten dituzten zaintza- eta kontrol-lanen barruan, herritarren lankidetza eskatzen dute, eta, behean zehazten den biztanle-taldeari, PCR proba egitera joateko eskatzen diote.
ZEINEK?
ZUMAIAko herritarrak, 13 eta 40 urte bitartekoak.
ZER EGIN BEHAR DUTE?
PCR probak ateratzeko azpiegitura Zumaiako AITZURI pilotalekuan (Victoriano Arrate hiribidea) jarriko da, astelehenetik, urriak 26, asteazkenera, urriak 28ra arte. PCRak honako ordutegian egingo dira:
Astelehenean: 15:30-19:30
Asteartea eta asteazkenean: 08:30-14:00 eta 15:30-19:30
PCR lagina hartu nahi duten udalerriko ikastetxeetako IKASLEEK EZ DUTE HITZORDUA ESKATU BEHAR, hitzordua ikastetxeetako zuzendaritza-taldeekin antolatuko baita.
Gainerako biztanleentzat, ALDEZ AURRETIK HITZORDUA ESKATU BEHAR DA, telefono honetara deituz
Zumaiako osasun zentroan: 943 00 64 90
Osasun-aholkuan: 900 20 30 50
Hitzorduak ematen bihartik, astelehena, 08:00etatik aurrera hasiko dira.
*Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.
Hedabideei astelehenean, urriak 26, 15:30ean erantzungo zaie.
SCREENINGA DELA ETA EGINDAKO PCR PROBARI BURUZKO
INFORMAZIOA PAZIENTEENTZAT
Koronabiruserako PCRaren lagina hartu ondoren, honako hau egin beharko duzu:
- PCRaren emaitza jakin arte, komenigarria da gizarte-harremaneko jarduerarik ez egitea, eta maskara erabiltzeari eta segurtasun-distantzia mantentzeari arreta jartzea.
- Egindako probaren emaitzak 72 ordutik beherako epean jasoko dituzu, SMS bidez, positiboa zein negatiboa izan (horretarako, zita ematean, telefono mugikorraren zenbakia utzi behar duzu).
Positiboa bada, telefonoz ere deituko zaizu.
- PCRa egiteko 72 orduko epea igarota emaitzarik jasotzen ez baduzu, zure osasun zentroko telefonora deitu beharko duzu.
Bien bitartean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazten diete COVIDekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –besteak beste, sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak edo usaimenaren galera– beren etxeetan isolatzeko esta osasun-zentroa deitzeko.
Donostia, 2020 urriaren 25a
Albiste erlazionatuak
Covid19
- COVID ziurtagiria dela-eta, Zumaiako Udalaren oharrak 2021/12/16
- Kiroldegian eta kultur ekitaldietan ohiko funtzionamendua berrezarriko da ostiral honetan 2021/10/07
- Zabalik dago ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko dirulaguntzen deialdia 2021/08/06
- Aurtengo udan ere betetze maila neurtuko da Zumaiako hondartzetan 2021/06/11