TAO sistema baloratzeko mahai tekniko-politikoa datorren astelehenean bilduko da

2022/11/22

Azaroaren 28an (astelehena), arratsaldeko 15:45ean bilduko da mahaia, udaletxeko pleno aretoan. Parte hartzeko prest dauden herritarrak mugikortasuna@zumaia.eus e-mailera idatzi beharko dute.

Azaroa amaieran elkartuko da TAO sistema baloratzeko mahai politiko-teknikoa. Udal ordezkari eta teknikariek nahiz ostalaritza eta merkataritza sektoreko kideek, eta herritarrek parte hartzen dute bertan.

Herritarren ikuspegia ezinbestekoa izanik, parte hartzeko prest dauden zumaiarrak mahaira gonbidatu nahi ditu Udalak. Parte hartzeko prest daudenek mezua bidali beharko dute mugikortasuna@zumaia.eus e-mailera, izen-abizenak eta auzoa adierazita.

Bilera azaroren 28an (astelehena) izango da, 15:45ean udaletxeko pleno aretoan.