Txomin Agirre kaiko obrak bihar eguerdira arte luzatuko dira

2015/06/10

Bihar 14:30ak arte ez da autobus linearik sartuko kaira; goizean Pantxita Etxezarretan hartu beharko dira

Gaurko eguraldi kaskarra dela eta, Txomin Agirre kaiko obrak ezin izango dute jarraitu gaur arratsaldean. Hori dela eta, obrak bihar goizean jarraituko dute, 14:30ak arte. Bitarte horretan, goiz partean, autobus linean ez dira kaira sartuko, eta Pantxita Etxezarreta kalean egingo dituzte geldialdiak.