Udako futbol txapelketen izen emateak bihar amaituko dira
7ko futbol eta emakumezkoen areto futbol txapelketak jokatuko dira aurten uda sasoian. Bietarako izen ematea bihar amaituko da, maiatzak 29.
Herrian kirola, bizikidetza eta lehia osasuntsua sustatzeko helburuarekin, 7ko futbol txapelketa eta emakumezkoen areto futbol txapelketa izango dira udan.
Udako 7ko Futbol Txapelketak ligaxka fase batekin emango dio hasiera lehiaketari. Talde guztiek elkarren aurka jokatuko dute lehen fasean, eta ondoren sailkapenaren arabera Urrezko eta Zilarrezko kanporaketa koadroak osatuko dira. Partidak hogei minutuko bi zatitan banatuko dira, eta talde bakoitzak zazpi jokalarirekin jardungo du zelaian, atezaina barne.
Kiroltasuna, puntualtasuna eta errespetua nabarmendu dituzte antolatzaileek. Era berean, zehapen sistema zehatza ezarri dute jokabide desegokiak, irainak, indarkeria edo arau hauste larriak saihesteko.
> 7ko Futbol Txapelketa: izen emate orria
> Araudi orokorra
Emakumezkoen Areto Futbol Txapelketarako izen-ematea ere bihar amaituko da. Lubaki kiroldegira jo beharko da izena emateko, eta talde bakoitzak 100 euroko kuota ordaindu beharko du. Gutxienez, zazpi jokalarik osatu beharko dute taldea. Parte hartu ahal izango dute 2008. urtea baino lehen jaiotako emakumeek.



