Udal Gobernuarekin aurrekontuetaz hitz egiteko aukera

2011/03/02

Gaur, hilak 2, 20:00etan konbentuan Udal Gobernuak herritarrei 2011 urterako aurrekontuak osatzeko egindako ibilbidea azalduko die.

 

Otsailaren 9ko plenoan aurkeztu zituen Udal Gobernuak aste luzez eztabaidatu eta adostutako 2011rako aurrekontuan. EAJ, PSE-EE eta Pilar Etxabek aurrekontuen kontra bozkatu zuten, eta ez ziren onartu.

Gaur, martxoak 2, 20:00etan Udal Gobernuko kideak herritarrekin bilduko dira, eta bertan aurrekontuak osatzerakoan ibilitako prozedura, eta emandako pausoak azalduko diztuzte.

Horretaz gain, beraiek aurkeztutako aurrekontuak ezagutu ahalko dituzte herritarrek; eta, gaur egun, Zumaiako Udalak duen egoera ekonomikoa ere izango dute hizpide.