Zabalik da alokairurako dirulaguntzak eskatzeko epea
Irailaren 30a bitartean egin ahal izango da dirulaguntza jasotzeko eskaera. Baldintzak betetzen dituzten hartzaileek 150 eurora arteko laguntza jasoko dute hilabeteko.
Zumaiako Udalak diruz laguntzen ditu alokairuan bizi diren herritarrak, zenbait baldintza betez gero. Hartzaileek 150 euro arteko dirulaguntza jaso dezakete hilabeteko. Laguntzak eskatzeko epea zabalik dago dagoeneko, irailaren 30era arte. Eskaerak Herritarren Arreta Zerbitzuan (udaletxean) edota telematikoki aurkeztu daitezke.
> Eskaera telematikoa: 18-35 urte bitartekoak (epea: irailak 30)
> Eskaera telematikoa: 36 urtetik gorakoak (epea: irailak 30)
Baldintza nagusiak:
- Errenta banku-transferentzia edo banku-agiri bidez ordaindu beharko da.
- Zumaiako herrian erroldatua egon izana, gutxienez 6 hilabetean.
- Eskatzaileetako edo bizikidetza-unitatea osatzen duten kideetako inork ez izatea beren jabetzan etxebizitzarik.
- Diru-sarreren muga, honako hau baino txikiagoa izango da:
- 28.000,00 euro haztatu urtean (eskatzaile bakarra bada).
- 38.000,00 euro haztatu urtean (bi eskatzaile edo gehiago badira.
- Diru-sarrera konputagarriak zerga oinarri orokorrak, aurrezpenaren zerga oinarriak, lan etekinei aplikatutako hobariak eta zergarik gabeko errentak izango dira.
- Errenta aitorpena egin ez den kasuetan: lan-etekinen eta langabezia-prestazioen %95, pentsioak, langabezia-sorospenak eta zergarik gabeko errentak izango dira.
- Derrigorrez eta lehentasun izaerarekin tramitatua izatea Eusko Jaurlaritzaren Gaztelagun programako laguntza eskaera. Eusko Jaurlaritzaren laguntza derrigorrez tramitatu behar horrek salbuespen bat izango du, hain zuzen ere udal laguntzen kudeatzaileak izaera objektiboz zehazten baldin badu eskatzaileak ez lituzkeela beteko, inolaz ere, Eusko Jaurlaritzaren laguntzen oinarriak.
- 36 urtetik gorako eskatzaileek beste baldintza bat bete beharko dute: alokairurako dirulaguntza jaso ahal izango dute baldin eta haien diru-sarreren %30 edo gehiago bideratzen badute alokairura.

Aurkeztu beharreko dokumentuak:
Jarraian, aurkeztu beharreko dokumentuen zerrenda eta horiek lortzeko jarraibidean aurkituko dituzu.
- Eskaera orria
- Etxebizitzaren alokairu-kontratuaren kopia
- Eskatzailearen kontu korrontearen titularitatea egiaztatzen duen banku agiria.
- Banku-agiria (originala edo fotokopia konpultsatua) edo banku transferentzien agiriak, errenta ordaintzen dela frogatzen duena, diruz lagun daitekeen denboraldiari dagokiona
- Gaztelagun programako laguntza eskaera gauzatu izanaren froga-agiria (18-35 urte dituztenen kasuan)



