Zabalik dago 7ko futbol eta areto futbol txapelketan izena emateko epea

2019/05/20

7ko futbol txapelketan izena emateko azken eguna maiatzaren 29a izango da eta areto futbolaren kasuan, ekainaren 5a. Bi kasuetan, izen ematea kiroldegian egingo da eta behin hori amaituta informazio bilerak egingo dira, maiatzaren 30ean 7ko futbolaren kasuan eta ekainaren 6an areto futbolaren kasuan.

Urtero legez, Zumaiako Udalak futbol 7 eta areto futbol txapelketak antolatu ditu eta biak ekainetik aurrera jokatuko dira.

7ko futbol txapelketa

Aurtengoa XIX. edizioa izango da eta interesdunek maiatzaren 29a arte izango dute kiroldegian izena emateko aukera. Horretarako, izen emate orria betetzeaz gain, ezinbestekoa izango da taldekide guztien NAN-aren fotokopia eta ordainketaren ziurtagiria aurkeztea. Behin izen emate epea itxita, 30ean, informazio bilera egingo da araudia eta gainerako xehetasunak azaltzeko, arratsaldeko 19:00etan, hori ere, kiroldegian. Aipatu lehiaketa ekainaren 3tik uztailaren 24a bitartean jokatuko da.

Talde bakoitzak 100€ko ordainketa egin beharko du ondorengo kontu zenbakira: ES33 2095 5174 98 1064265134

Izen emate orria hemen

 

Areto futbola

XXIX. areto futbol txapelketa ospatuko da aurten eta ekainaren 5a izango da izen emateko azken eguna; informazio bilera, aldiz, ekainaren 6an, arratsaldeko 19:00etan kiroldegian. 7ko futboleko kasuan bezala, izen emate orria bete eta aurkezteaz gain, taldeko jokalari guztien NAN-aren fotokopia eta ordainketaren ziurtagiria aurkeztu beharko dira. Txapelketa ekainaren 10etik uztailaren 24a bitartean jokatuko da.

Talde bakoitzak 100€ko ordainketa egin beharko du ondorengo kontu zenbakira: ES33 2095 5174 98 1064265134

Izen emate orria hemen