Zabalik dago goi mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten pertsonei zuzendutako dirulaguntza deialdia

2026/11/10

Azaroaren 10etik 24ra bitartean aurkeztu ahal izango dira eskaerak, udalaren egoitza elektronikoaren bidez edo aurrez aurre, HAZ zerbitzuan. Laguntzak goi-mailako kirolariei eta aniztasun funtzionala duten haur eta gazteei zuzenduta daude.

Norbanako kirolariei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du dagoeneko Zumaiako Udalak. Eskaerak azaroaren 24ra bitartean aurkeztu ahal izango dira.

Zumaian erroldatutako goi-mailako kirolariei eta aniztasun funtzionala duten 18 urtetik beherako herritarrei zuzenduta daude dirulaguntza hauek —urte naturalean 18 urte betetzen dituztenak barne—, betiere udalaren kirol-jardueretan parte hartu badute.

Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eranskinak udalaren webgunean daude eskuragarri. Prozedura doakoa da, eta izapideak telematikoki egitea gomendatzen da.

> Eskabide orria

> Eskaera telematikoa eta informazio guztia