ZUMAIA infociti: Hondakinen bilketa zerbitzua

2016/02/26

Dagoeneko martxan dago ZUMAIA infociti: Hondakinen bilketa zerbitzuaren webgunea (http://zumaia.info-citi.es/eu/). Bertan, etxe hondakinen bilketa eta tamaina handiko hondakinen bilketa zerbitzuaren berri emango da. Zerbitzuari buruzko iradokizunak jartzeko aukera ere ematen du, argazkiak edo bideoak gehituz. Sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpainen berri ere bertan emango da.