Zumaiako 'maker' sarea osatu nahi du Udalak, behar duten materiala eman eta Osakidetzak falta duen babes materiala fabrikatzeko
Covid19ak sortutako krisia dela-eta, Osakidetzak falta duen babes materiala fabrikatzen ari da CovidEuskadi maker sarea. Horren baitan, 3D inprimagailuak dituzten maker herritarrei dei egiten die Udalak, Zumaiako makerren sarea osatzeko.
Covid-19 birusak sortutako krisi egoerari erantzuteko, 3D inprimagailuen bidez osasun eremuan falta duten materiala sortzen ari dira makerrak. Zumaian ere hainbat herritar lanean ari dira dagoeneko, eta Udalak Zumaiako sarea osatu eta indartuko ditu.
Hala, Zumaiako Udalak herriko maker horiei behar duten lehengai materiala emango die, 3D inprimagailuetan babes materiala fabrikatzen has daitezen. Ondoren, material hori CovidEuskadi maker sareak desinfektatu eta kalitate kontrola egin ostean, Osakidetzaren esku utziko du.
Zumaian dauden makerrei helbide honetako formularioa betetzeko eskatzen die Udalak:
Albiste erlazionatuak
Covid19
- COVID ziurtagiria dela-eta, Zumaiako Udalaren oharrak 2021/12/16
- Kiroldegian eta kultur ekitaldietan ohiko funtzionamendua berrezarriko da ostiral honetan 2021/10/07
- Zabalik dago ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko dirulaguntzen deialdia 2021/08/06
- Aurtengo udan ere betetze maila neurtuko da Zumaiako hondartzetan 2021/06/11