Zumaiako Udalak gogor salatzen du Zarautzen gertatutako erailketa sexista

2025/10/17

Zumaiako Udalak bat egiten du Mugimendu Feministak egindako deialdiarekin eta herritar guztiei dei egiten die urriaren 17an, ostiralean, 19:15etan, Zarauzko Udaletxe plazan egingo den ekitaldian parte hartzera.

Zumaiako Udalak gogor salatu nahi du Zarautzen gertatutako erailketa sexista eta hildakoaren familia eta gertukoei elkartasun osoa adierazi nahi die.

Urtea honetan indarkeria sexistaren ondorioz eraildako bosgarren emakumea da Euskal Herrian. Udalak argi utzi nahi du ez duela giza eskubideen urraketarik onartzen, ez Zumaian eta ez beste inon ere. Eta honen aurrean, herritar guztien inplikazioa eskatzen du. Izan ere, herritarron ardura ere bada indarkeria ororen aurrean jarrera aktiboan jokatzea.

Horrenbestez, Zumaiako Udalak bat egiten du Mugimendu Feministak egindako deialdiarekin eta herritar guztiei dei egiten die urriaren 17an, ostiralean, 19:15etan, Zarauzko Udaletxe plazan egingo den ekitaldian parte hartzera.