Zumaian baheketa egitea aurreikusten du Osakidetzak, eta Udala beharrezko antolaketa prestatzen ari da dagoeneko
Datorren aste hasieran Zumaian baheketa egitea aurreikusi du Osakidetzak, eta Udalak hainbat gune eskainiko dizkio horretarako. Osakidetzako arduradunak bihar bertan etorriko dira Zumaiara.
Zumaiako positibo kopuruan gorakada nabarmena egon da azken astean, eta beste zenbait herrietan egin bezala, Zumaian datorren aste hasieran baheketa egitea aztertzen ari da Osakidetza.
Bihar, urriak 23 (ostirala), Osakidetzako arduradunak Zumaian izango dira, Udalarekin eta herriko anbulategiarekin elkarlanean egoera aztertu eta egin beharrekoak antolatzeko. Orduan emango zaizkie herritarrei xehetasun gehiago. Zumaiako Udalak Aitzuri frontoia eta kiroldegia eskainiko dizkio Osakidetzari, eta herri langile zein udaltzainak beharrezko lanak egiteko prest daude dagoeneko.
Halaber, Udal Gobernuak bozeramaileen batzordea deitu du, oposizioari egoeraren berri emateko eta elkarlanean hartu beharreko neurriak aztertzeko. Gainera, udal langile guztiekin egoerari aurre egiteko arloz arlo hartu daitezkeen neurriak aztertzeari ekin dio.
Zumaiako egoera kezkagarria da, eta gorakada mozteko, beharrezkoa izango da guztion konpromisoa. Zentzu horretan, Zumaiako Udalak herritarrei dei egiten die arduraz jokatzeko, bizitza soziala ahalik eta zirkulu txikienetara mugatzeko, osasun neurri orokorrak errespetatzeko eta maskara ahal den guztietan jantzita edukitzeko.
Albiste erlazionatuak
Covid19
- COVID ziurtagiria dela-eta, Zumaiako Udalaren oharrak 2021/12/16
- Kiroldegian eta kultur ekitaldietan ohiko funtzionamendua berrezarriko da ostiral honetan 2021/10/07
- Zabalik dago ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko dirulaguntzen deialdia 2021/08/06
- Aurtengo udan ere betetze maila neurtuko da Zumaiako hondartzetan 2021/06/11