Zumaian EH Bilduk irabazi ditu Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

2020/07/13

Lehen aldiz Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde batzuk irabazi ditu EH Bilduk Zumaian; 2.049 boto jaso ditu koalizioak, orain lau urte baino 375 boto gehiago. Bigarren alderdi bozkatuena EAJ izan da, 1.690 botorekin.

COVID-19ak sortutako osasun krisiak baldintzatutako hauteskundeak izan dira hauek. %40,69koa izan da abstentzioa, 2016ko hauteskundeetan baino lau puntu handiagoa. Zumaian EH Bildu izan da garaile, 2.049 botorekin; 2016ko hauteskundeekin alderatuta 275 boto gehiago jaso ditu koalizioak.

Bigarren alderdi bozkatuena EAJ izan da, 1.778 botorekin; 2016an baino 88 boto gutxiago lortu ditu alderdiak. PSE-EE alderdiak 424 boto jaso ditu, 2016an baino 7 boto gehiago. Elkarrekin Podemosek 188 boto jaso ditu, eta EQUOk, berriz, 37; 2016ko hauteskundeetan 592 lortu zituzten.

PP eta Ciudadanos batera aurkeztu dira hauteskunde hauetara, eta 62 boto lortu dituzte. VOX alderdiak 25 boto lortu ditu.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2020: emaitzak

Zumaiako emaitzak (iturria: Baleike)