Zumaian euskaraz bizi nahi dugu

2011/11/29

Herriko talde eta eragile ugarik euskaraz bizitzeko nahia azaldu dute, argazki bidez.

 

Euskararen astearen atarian, herriko talde eta elkarte ugarik adierazi dute euskaraz bizitzeko nahia. Bandera koloretsuekin atera dituzte argazkiak, eta laster poster moduko batean agertuko dira ikastetxeetan banatuko den egutegi batean.

Hara argazki bilduma, alor eta adin guztietako jendeak ateratako irudiak.

Ea euskararen egunean, saltaka eta bazkarian, denok batera argazki bakarrean elkartzen garen.