ZUZENKETA aparkamenduaren erregulazio sistemaren inguruko oharrean

2018/09/14

Atzo iragarri bezala, larunbata izango da aparkamenduaren erregulazio sistemaren azken eguna (hori barne). Salbuespen gisa, errotazio altuko A eta C guneetan eta Ardantzabide auzoan urte osoz mantenduko da aipatu sistema. Horren harira, Udalak argitu nahi du Ardantzabiden zona 1 eta 2ko egoiliar txartela dutenek aparkatu ahal izango dutela (baldin eta urte osoko txartela duten), eta ez, atzo esan bezala, zona 1ekoek soilik. Horrenbestez, 3, 4 eta 5eko egoiliar txarteldunek eta gainerako herritar zein kanpotarren ezingo dute auzoko egoiliar gunean aparkatu.