Ongi etorri!

Ongi etorri Zumaiako Udalaren Eskura app-era. Tresna berri honekin Zumaiako Udalaren egunerokoaren berri izango duzu...

Bitartekaririk gabe, zuzenean:

Aplikazio hau sortu dugu informazioa eta udal zerbitzuak modu zuzen, erraz eta fidagarrian partekatzeko. Gaur egungo sare sozialen testuinguruan, tresna propio baten alde egin dugu: bitartekaririk gabe, herritarrekin zuzenean aritzeko.

App honen bidez, albisteak, abisuak, agenda eta tramiteetarako sarbide zuzena izango duzu eskura. Gainera, lan txikiak eta gorabeherak jakinarazteko aukera ere izango duzu: farola bat hondatuta, espaloi batean arazo bat... Zure jakinarazpenak zuzenean Udalera iritsiko dira.

Udaletxeko ateak zabalik:

Eta gogoratu: aurrez aurreko harremana gure funtzionamenduaren oinarria da oraindik ere. Udaletxeko ateak zabalik daude beti, eta herritarrekin eguneroko harremanean jarraitzen dugu.