ENPRESENTZAT ETA AUTONOMOENTZAT LAGUNTZAK
GABONETAKO ERROTAHERRIA: DESKONTU SISTEMA
Merkatari eta ostalari guztientzat
Zumaiako merkatari eta ostalari guztiek ‘Gabonetako ErrotaHerria’ programara atxikitzeko aukera izango dute azaroaren 15era bitartean. Udalak 34.000 euro bideratutako ditu neurri honetara, eta bonuei esker, 15 euroko erosketa edo kontsumoagatik 5 euroko deskontua egin ahal izango diete bezeroei.
Informazio gehiago hemen klik eginda
- Eskaera aurkezteko epea: azaroak 15
- Turismo bulegoan presentzialki edo turismoa@zumaia.eus helbidera bidalita
INBERTSIOAK EGITEKO DIRULAGUNTZAK (2020ko urria-azaroa)
Zumaiako merkataritza eta ostalaritza sektoreetan beharrezko inbertsioak egiteko, ekipamenduak jartzeko, eta inbertsio horiek nola bideratu ikertzeko dirulaguntzak onartu zituen Zumaiako Udalak iraileko ohiko osoko bilkuran. Deialdia urriaren 26an argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta interesdunek azaroaren 16ra bitartean aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.
2020/10/27
ERROTAHERRIA: DESKONTU SISTEMAREN 2. ALDIA (2020ko urria)
ErrotaHerria kanpainaren baitan antolatutasko deskontu-sistemak harrera oso ona eduki zuen arren, zenbait komertziok ez zuten beraiei zegokien kopurua osatu. Hori dela eta, kopurua osatzeko aukera izan dezaten, bigarren ekinaldi bat jarri du martxan Udalak, Gertu elkartearekin elkarlanean.
Komertzio horietan bezeroei deskontuak egingo dizkiete azaroaren 30era bitartean. Zehazktutako establezimenduetan 15 euroko erosketagatik 5 euroko deskontua egingo zaie bezeroei, momentuan bertan.
Deskontuak izango dira Zumaiako zenbait saltokitan
2020/10/09
ZUMAIAKO AUTONOMO ETA ENPRESA TXIKIENTZAKO 2.000 EURO ARTEKO DIRULAGUNTZAK
Dirulaguntza hau jasotzeko aukera izango dute Zumaiako norberaren konturako langileek edo langile autonomoek eta enpresa txikiek, baldin eta lanaldi guztien batura eginda %100eko lanaldian 10 langile baino gutxiago badituzte, eta 2019. urteko negozio bolumena ez bada milioi 1 eurotik gorakoa.
Alarma egoera ezarri zuen Errege Dekretuaren ondorioz jarduera eten behar izan zutenak, edo jarduera irekita mantenduta ere, fakturazioa %40 baino gehiago murriztu zaizkienak lagunduko dituzte -2019ko batez besteko fakturazioarekin alderatuko da kopuru hori-. 2.000 eurora arteko dirulaguntzak izango dira, aurkeztutako gastuen eta diru-sarreren murrizketaren arabera.
- Oinarriak, eskabide orria eta aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Laguntza helbidea: harrera@urolakosta.eus
- Eskaera egiteko epea: ekainak 22-uztailak 9
ERROTAHERRIA: KOMERTZIO TXIKIARENTZAT DESKONTU BONOEN SISTEMA
Deskontu txartelen kanpainan parte hartu ahal izango duten dendak honakoak izango dira: konfinamendu aldian komertzioak itxita eduki behar izan dutenak, eta irekita izanda ere, diru-sarrerak %75 edo gehiago murriztu zaizkienek.
- Parte hartzeko oinarriak hemen
- Izen-ematea (modu telematikoan)
- Eskaera egiteko epea: maiatzak 21-31
Zalantzak izatekotan 943143396 telefonora deitu eta turismoa@zumaia.eus e-mailera idatzi dezakete parte hartu nahi duten komertzioek.
Urtea amaitu aurretik ostalariei bideratutako deskontu txartelak egongo direla ere adierazi dute.
ENPRESEI ETA AUTONOMOEI ZUZENDUTAKO LAGUNTZEN INGURUKO INFORMAZIOA:
Zumaiako Udala: 943 86 50 25
Urola Kostako Udal Elkartea: 943 89 08 08