HERRITARRENTZAT LAGUNTZAK

UZTAILEAN HAURRAK ZAINTZEKO PERTSONA BAT KONTRATATZEKO DIRULAGUNTZAK:

Uztailean udaleku irekien zerbitzua ez ematearen ondorioz, haurrak zaintzeko pertsona bat kontratatu beharra duten errenta baxuko familiak lagundu nahi ditu Zumaiako Udalak, kontziliazio eta zaintza arazoak saihesteko.

Baldintzak:

  • 30.000 eurotik beherako diru-sarrerak
  • 12 urte bitarteko haurrak zaintzeko
  • Uztailean zaintzailea kontratatzea

Eskaera egiteko epea: uztailak 13

Uztailean haurrentzako zaintzailea kontratu behar duten errenta baxuko familiek gehienez ere 1.000 euro jasoko dute. 20.000 euro arteko diru-sarrerak dituztenek 1.000 euro jasoko dituzte, hilabeterako aldi osoko kontratua egiten badute; lanaldi partzialeko kontratuak edo iraupen laburragokoak eginez gero, dirulaguntza horren zati proportzionala emango da. 20.000 eta 30.000 arteko diru-sarrerak dituztenei pertsona bat kontratatzearen kostua % 50ean diruz lagunduko die Udalak gehienez ere 500 euro arte.

Oinarriak

Eskaera orria

 

GIZARTE ZERBITZUAK:

Udaleko Gizarte Zerbitzuek herritarren autonomia eta bizi-baldintzak hobetzeko egiten dute lan. Herritarrek eta familiek dituzten premien aurrean, Gizarte Zerbitzuetara jotzeko deia egiten du Zumaiako Udalak. Bertan, norberaren egoera aztertu eta Udalaren eskura dauden prestazio eta baliabideak aplikatuko dituzte (Gizarte Larrialdietarako Laguntzak, besteak beste).

Zainketa eta oinarrizko beharrak asetzeko, bakarrik bizi diren pertsonek edota hitz egiteko beharra dutenek ere Gizarte Zerbitzuen telefono bidezko arretara jo dezakete, bakardade sentsazioa ekidin eta edozein arazoren aurrean profesionalengana jotzeko.

Gizarte Zerbitzuak: 943 86 22 00 / 608 755 982 / brankaharrera@zumaia.eus

EROSKETA ZERBITZUA:

Gaztetxearekin elkarlanean boluntario sarea osatu da. Hala, herriko adineko pertsonek edota bestelako arrazoiengatik etxetik atera behar ez dutenen erosketak egingo dituzte boluntarioek. Informazio gehiago lotura honetan.

Erosketa zerbitzua: 688 757 774

BESTELAKO LAGUNTZAK:

ZABALIK DAUDEN DENDEN ZERRENDAK:

Saltokien ordutegia, eskariak telefonoz egiteko aukera eskaintzen duten eta erosketa etxera eramaten duten zehazten da zerrendetan. Gertu merkatari eta ostalari elkartearekin elkarlanean osatu ditu Udalak zerrendak.

ELIKADURA DENDAK: Arrandegiak, edarien saltokiak, ekodendak, fruta-dendak, harategiak, okindegiak, supermerkatuak...

BESTELAKO DENDAK: Estankoak, farmaziak, optikak, paper-dendak/prentsa, parafarmaziak eta teknologia dendak.

ZERBITZU BEREZIAK: Albaitaritza, arropa garbiketa, etxeko tresnak, gasolindegiak, hortz klinikak, kotxe tailerrak eta loradendak. Zerbitzu bereziak eskaintzen dituzten saltokiek ezinbesteko beharrei soilik erantzungo die.

INDARKERIA MATXISTA JASATEN BADUZU:

Covid-19ren aurkako neurriak direla-eta salbuespen egoera honetan, emakumeen aurkako indarkeriaren biktimen egoera areagotuko da, eta egoera horretan dauden emakumeei telefono bidezko arreta zerbitzua jaso dezaketela adierazi nahi zaie.

Indarkeria matxista jasaten dutenek Udaleko Gizarte Zerbitzuetara (943 86 22 00 / 608 755 982) edo Emakumeen Aurkako Indarkeriaren biktimentzako arreta telefonora (900 840 111) dei dezakete.

Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuak: 943 86 22 00 / 608 755 982

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren biktimentzako arreta telefonoa: 900 840 111

OSASUN ARRETA:

Konfinamenduak gure ohituretan eta errutinan eragin nabarmena izan du eta ezinbestekoa da gure osasunean arreta jartzea; zaindu zure osasun fisiko eta mentala. Egoera berezi honetan, osasun arazoren bat baduzu jarri harremanetan telefonoz zure familia medikuarekin; baita koronabisuraren sintomak badituzu ere. Hark emango dizkizu kasuan kasuko jarraibideak.

Zumaiako anbulatorioa: 943 00 64 90