TAO

TAO UDAKO ALDIA: Ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean bertakoen gunean autoa uzteko ezinbestekoa izango da bertakoen txartela izatea. Errotazio altuko eta egonaldi ertaineko guneak 10:00etatik 20:00etara egongo dira indarrean, egunero. Autoa uzteko bi doako gune egongo dira (ikus mapa), eta kirol portutik herrigunera joateko txalupa zerbitzua egunero egongo da martxan.

TAO bulegoa

Gaiaren inguruko zalantzak argitzeko TAOren bulegora jo dezakete herritarrek:

TAO BULEGOA | Kantauri plaza 7
644 192 369 / taozumaia@iparksa.com
Uda sasoi guztian, astelehenetik ostiralera
09:00-13:30 / 17:00-19:30

TAO 2022

Ikus mapa

Ikus laburpen taula

Ordenantza: 

> Zumaiako udalerriko bide publiko jakinetan ibilgailuen aparkamendua eta gune jakin ba tzu en zirkulazioaren eta erabileraren zenbait alderdi arau tze ko ordenantza. 2022 (hirugarren aldaketa)

TAO txartelak

> Iazko txartelak indarrean ekainaren 14ra arte:

Bertako herritarren eta herriko enpresa eta gremioen kasuan, etxean jasoko duten erreziboa ekainaren 10a baino lehen ordaindu besterik ez dute egin beharko txartelak hurrengo urtera arteko balioa izan dezan.

Gainontzekoek (bigarren etxebizitzak dituztenak, Zumaian lan egiten dutenak...) ez dute erreziborik jasoko. Horiek TAO bulegotik pasa beharko dute ordainketa egiteko, maiatzaren 15etik aurrera.

> Txartel berriak:

Txartel berria telematikoki zein aurrez aurre tramitatu ahal izango da. Eskaera egitean herritarrak ziurtagiri bat jasoko du e-posta bidez. Txartel berria eskuratu bitartean, ziurtagiri hori autoan jartzea nahikoa izango da; ziurtagiria txartelaren baliokidea izango da tarte horretan.

Eskatu txartela modu telematikoan hemen klik eginda

HERRITARREN ARRETA ZERBITZUA: 943 86 50 25

TAO BULEGOA | Kantauri plaza 7
644 192 369 / taozumaia@iparksa.com
Uda sasoi guztian, astelehenetik ostiralera
09:00-13:30 / 17:00-19:30


 

1) Urtea hiru alditan banatuko da:

Hiru epe desberdinetan banatuta egongo da araudia:

  • Udara: Ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean egunero izango da sistema martxan.
  • Negua: Azaroaren 6tik martxoaren 14era aparkatzea libre izango da, errotazio handiko guneetan izan ezik: Txomin Agirre kaiko eta Amaiako plazako guneak araututa egongo dira.
  • Tarteko aldiak: Martxoaren 15etik ekainaren 14era, eta irailaren 16tik azaroaren 4ra bitartean, asteburutan eta jaiegunetan aparkalekuak erregulatuko dira. Bertakoentzako guneak indarrean egongo dira herri osoan, eta errotazio handiko guneak indarrean izango dira. Egonaldi ertaineko guneetan aparkatzea libre izango da, baina gehienez 24 orduz utzi ahal izango da autoa bertan. 

2) Ordutegi bateratua: 10:00-20:00

Aurrerantzean gune guztietan ordutegi berdina aplikatuko da. Aparkalekuen erregulazioa 10:00etatik 20:00etara egongo da indarrean.

Bi salbuespen egongo dira. Batetik, Osasun Zentroako gunea (A3 gunea) 8:00etatik 17:00etara egongo da indarrean, astelehenetik ostiralera bitartean soilik. Bestetik, Foruen plazako guneak (C gunea) ohiko ordutegi berezia izaten jarraituko du: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00etara egongo da indarrean, eta larunbatetan 8:00etatik 12:30era.

3) Ardantzabideko eremuak ez du tratamendu berezirik izango

4) Julio Beobide ibiltokia bertakoentzako izango da udaldian

Julio Beobide 1, 2 eta 4 guneetako bizilagunentzat gordeta egongo da udaldian. Gune horietakoak dira San Jose kaleko, Alde Zahrreko, Ardantzabideko eta Arrangoletako herritarrak.

Lehen egonaldi ertaineko gunea zen honakoa.

5) Errotazio handiko guneak: 3 orduko muga

Errotazio handiko guneetan, aurrerantzean, 3 orduko muga egongo da. Horietatik lehenengo 90 minutuak doan izango dira herritarrentzat; gainontzekoek lehen 30 minutuak izango dituzte doan.

Lehen errotazio handiko guneen ordu muga ordu eta erdikoa zen.