Apirilaren 1etik aurrera egongo da indarrean TAO ordenantza berria
Iazko txartelek balio osoa izango dute ekainaren 14ra arte. Txartel berria behar dutenek Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzura deitu beharko dute; txartel berria telematikoki ere eskatu daiteke.
Aparkalekuak erregulatzeko ordenantza berria apirilaren 1ean sartuko da indarrean. Ekainaren 14ra bitartean tarteko aldiari dagokion araudia egongo da indarrean ordutik aurrera, 10:00etatik 20:00etara bitartean. Asteburuetan bertakoen eremuak indarrean egongo dira, baita errotazio altuko zenbait gune ere. Astean zehar, aldiz, neguko aldiko araudia aplikatuko da. Gainera, aurrerantzean Julio Beobide bertakoena izango da (Julio Beobideko bizilagunez gain, San Joseko, Ardantzabideko, Alde Zaharreko eta Arrangoletako bizilagunek utzi ahal izango dute autoa bertan). Halaber, Ardantzabidek beste eremuen funtzionamendu bera izango du araudi berriarekin.
TAO bulegoa maiatzaren 15ean zabalduko da, eta bitarte honetan txartel berria behar dutenek Herritarren Arreta Zerbitzura jo beharko dute. Txartelaren eskaera telematikoki ere egin ahal izango da aurtengoan. Txartelaren inguruko xehetasunak hurrengo atalean.
TAO txartelak:
Iazko txartelak indarrean ekainaren 14ra arte:
Bertako herritarren eta herriko enpresa eta gremioen kasuan, etxean jasoko duten erreziboa ekainaren 15a baino lehen ordaindu besterik ez dute egin beharko txartelak hurrengo urtera arteko balioa izan dezan.
Gainontzekoek (bigarren etxebizitzak dituztenak, Zumaian lan egiten dutenak...) ez dute erreziborik jasoko. Horiek TAO bulegotik pasa beharko dute ordainketa egiteko, maitazaren 15etik aurrera.
Txartel berriak:
Txartel berria telematikoki zein aurrez aurre tramitatu ahal izango da. Eskaera egitean herritarrak ziurtagiri bat jasoko du e-posta bidez. Txartel berria eskuratu bitartean, ziurtagiri hori autoan jartzea nahikoa izango da; ziurtagiria txartelaren baliokidea izango da tarte horretan.
Eskatu txartela modu telematikoan hemen klik eginda
HERRITARREN ARRETA ZERBITZUA: 943 86 50 25
TAO erregulazio berria:
Apirilaren 1etik ekainaren 14ra bitartean Zumaiako zenbait aparkaleku-eremu araututa egongo dira. Erregulazioa desberdina izango da astean zehar eta asteburuetan.
Astean zehar neguko erregulazioa aplikatuko da:
-
Errotazio altuko zenbait gune indarrean egongo dira: Amaiako plaza (mapako 1 gunea), Txomin Agirre kaia (mapako 2 gunea), Osasun Zentroa (mapako 3 gunea) eta Foruen plaza.
-
Txomin Agirreko 4 eta 5 guneak ez dira indarrean egongo astean zehar
Asteburu eta jaiegunetan zenbai arau egongo dira indarrean:
-
Bertakoen eremuak indarrean egongo dira herri osoan (Julio Beobide ere bertakoena izango da aurrerantzean)
-
Errotazio altuko zenbait gune indarrean egongo dira: Txomin Agirre kaia (mapako 4 eta 5 guneak) eta Amaiako plaza (mapako 1 gunea)
Halaber, epealdi honetan egonaldi ertaineko guneak ez dira indarrean egongo. Aparkatzea libre izango da honako eremuetan, 24 orduko mugarekin: Izustarri kalean (10 gunea), Axular ibiltokian (6 gunea), Sagarbide-Lubaki eremuan (GKN, 7 gunea), Itsas kiroldegian (8 gunea). Bestalde, Trenbide Pasealekuan (9 gunea) aparkalekua doakoa izango da.
>> Deskargatu eskuorria irudian klik eginda:
Albiste erlazionatuak
TAO/OTA
Herritarren Arreta Zentroa (HAZ)
Trafikoa
- Arritokieta kalea trafikoarentzat itxita egongo da abenduaren 20ra bitartean 2024/12/02
- Estazio kalean (biribilgunea eta tren estazioaren arteko errepidean) obrak egingo dituzte gaur gauean, eta trafikoa motelduta egongo da 2024/11/05
- Sanpedroak direla-eta kontutan hartu beharrekoak: su artifizialak, aparkalekuak eta bestelakoak 2024/06/27
- Lurraldebusen autobusak ez dira Txomin Agirre kaian sartuko ostegunetik aurrera, uda sasoi guztian 2024/06/26