Julene Azpeitia ipuin lehiaketa

Urte hauetan guztiotan saritutako 104 ipuinak irakurgai daude webgune honetan.

julene-azpeitia.png

Zumaiako Udalak Julene Azpeitiaren omenezko jardunaldi batzuk antolatu zituen 1988an, idazlearen jaiotzaren mendeurrenean (hemen Juleneren biografia), eta han aurkeztutako ikerlanak Ehun urte mugan izeneko liburuan argitaratu zituen gero. Horrekin batera, Julene Azpeitiaren izena zabaltzeko ipuin lehiaketa hau jarri zuen abian, Euskal Herriko eta Zumaiako ipuin onenak saritzeko asmoz, eta euskarazko literatura eta irakurzaletasuna bultzatzeko ere bai.

1988an hasi eta orain arte saritutako ipuin guztiak digitalizatu eta sarean daude hainbat formatutan, ezker aldeko IPUIN IRABAZLEAK atalean, mundu guztiak erraz eta eroso eskuratu ditzan. Hiru formatu dituzu aukeran: PDF (ordenagailuan ikusi edo inprimatzeko), MOBI (Kindle irakurgailuetarako) eta EPUB (gainerako irakurgailuetarako)

Batzuk ezagunak eta beste batzuk berriak, dozenaka idazle daude lehiaketako irabazleen zerrendan. Horren erakusgarri, urte hauetan guztietan bildutako argazki batzuk jarri ditugu galeria batean.