Ikerlanak
Oroimena eta Giza Eskubideak Zumaian (1936-1959) txostena (2023, Aranzadi, Zumaiako Udala)
> Irakurri txostena hemen
2019an argitaratu zuen Zumaiako Udalak Gerra Zibilean eta lehen frankismoan (1936-1945) izandako errepresioari eta giza eskubideen urraketei buruzko ikerketa lana. 2023 urtean zehar, 1936tik 1959ra bitarteko aldi hura areago ikertzen eta orduko memoria historikoa osatzen jarraitu du Udalak, fundazio beraren eskutik. 2019an argitaratutako ikerketatik eta argitalpenetik abiatuta, identifikatuta dauden 1936-1945 bitarteko biktima guztiak sailkatu dira, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lehen frankismoko garairako ezarriak dituzten giza eskubideen urraketa mailaren arabera. Eta, bestalde, 1945-1959 bitartean errepresio frankistaren biktima izan ziren zumaiarrak identifikatzeko lana egin da.
Txosten horretan Gerra Zibila nahiz gerraosteko errepresioa, atzeguardian emakumeen aurka eragindako errepresioa eta kanporaketak, erbestea, fusilamenduak eta desagerpenak, gerra kontseiluak eta epaiketak, ihes egindakoak eta desagertutakoak, errepresio ekonomikoa, garbiketak, atxilotuen esparruak eta errepresio lausoa izan dituzte aztergai lan hartan, eta liburuxka batean kontsultatu daiteke informazio guztia.
Mostradore atzean (2022, Berdintasun Sailaren beka)
'Mostradore atzean. Zumaiako emakume merkatarien eta ostalarien historia azaleratzeko azterlana (1940-2020)' egin dute Maitane Subijana Zendoiak eta Miren Osa Galdonak, Zumaiako Udaleko Berdintasun Sailaren bekaren baitan. Ikerlana liburuxka batean jaso dute, eta, gainera, merkatarien bizipenak jasotzen dituen podcasta prestatu dute.
- Irakurri eskuliburua online edo deskargatu PDF formatuan
- Entzun podcasta online edo deskargatu .mp3 formatuan:

