ABERE BA erakusketa
‘abere ba, palindromo ilustratuen piztegia’, bestiario klasikoen antzera,
testu, hitz eta hizkien bilgunea da. Etxekotua izan nahi ez duen piztia multzoa.
Animalia bakoitzaren izenaren baitan, atzeraka, beste hitz bat ezkutatzen da,
hizkiak animalien itxuran oinarritzen dira eta ez dirudi hau kasualitatea denik.
Erakusketak irudi eta testuaren arteko oreka bilatuz hurrengo elementuak
elkarrekin harremanduta erakutsiko ditu, 101 animalien izenak oinarri:
Abere palindromoak: aberearen izena eta alderantziz testu ispilu
palindromikoa osatuz izenburu moduan.
Abeze ilustratuak: abezeko letretan abere ilustrazioak topa daitezke,
pareidolia eta isologo artean, monograma edo anagrama bizidunak.
Piztegia: abere eta piztien hiztegia. Hiztegiko sarrerak uztartu eta eleekin
nahasiz, harremanak eta irudimenak piztu.
Hotsari bira eman: Palindromoa den ahozko-testua grabatu eta atzekoz
aurrera entzunda, testu berbera errepikatuko da, baina ahots sorginduarekin.
Erakusketak, inpresio mota ezberdina erabiliz, letrekin egindako hainbat
ilustrazio, bakoitza dagokion palindromoarekin eta hitz joko, palindromo eta
beste testuak aurkezten ditu, koadro moduan antolatuta. Zenbait egurrezko
pieza tartekatzen dira koadro artean. Bi testu animazio grafiko eta bideo batekin
osatzen da obra.
Oxford aretoko ordutegia:
- astean zehar: 18:00-20:00ak bitartean
- asteburu eta jai egunetan: 12:30-14:00 eta 18:00-20:00ak bitartean
turismoa@zumaia.eus
Bulegoa





