Agenda

RSS icon
2019/01/05-ko hitzorduak
Erakusketa:'Gure mundua eraldatzeko 17 helburu'

Erakusketa:'Gure mundua eraldatzeko 17 helburu'

2018/12/21 18:00 - 2019/01/06 Oxford aretoa

2030 Agenda eta GIH zer dira? Unesco Etxearen eskutik, 17 ilustrazio, beste hainbeste artistarenak, Garapen Iraunkorrerako Helburuak irudikatu eta ezagutarazteko. Helburua, 2030. urterako pobrezia mota oro ezabatzea, desberdintasunak murriztea eta klima-aldaketaren aurka egitea, inor atzean gelditzen ez dela bermatuz. Jakin gehiago GIHei buruz, eta ekin!

Gehiago irakurri

Errege kabalgata

Errege kabalgata

2019/01/05 18:30 Zumaia

Itsasontziz helduko dira erregeak aurten ere, eta kabalgata Ludotekatik abiatuko da, Patxita Etxezaharreta eta Txomin Agirre Moilan zehar ibilbidea egin, eta hortik Erribera kalean barrena, plazaraino. Jaiotzean eskaintza egin ostean Ludotekan amaituko da Kabalgata. Aurretik erregeak Otezurin eta San Juan egoitzan egongo dira, eta eskatzen duten haur gaixoei bixita egingo diete (eskatzeko epea urtarrilak 4 ostirala: kultura@zumaia.eus // 943861056, 09:30-14:00 ordutegian)

Gehiago irakurri

« Ekaina 2019 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930