Antzerkia:'¡Ahora!', Maite Guevara

Clown eta antzerki ikuskizuna, gaztelaniaz. [*Erne, martxoak 2 data berria]

Sarrerak 6€/4€ Zumaiako Turismo Bulegoan

Martina hemen dago. Prest dago. Denbora asko darama une honen zain. Gogoz gainezka, mukuru, tontorka dago. Erronka guztiak gainditzeko kapaz da, arazo guztiei aurre egiteko, edozer gauzatan sartzeko. Baina dena ez da behar bezala gertatzen. Denak ez daude egon beharreko lekuan. Denbora pasatzen da, iheska dabil. Badirudi hala gertatu litekeela egunen bukaeraino, ezinbestean... Edo agian ez. Agian gauza batzuei buelta emateko unea da, gertatu behar dena gerta dadin, ORAIN!

Martina Nautina: Maite Guevara

Sorkuntza: Maite Guevara, Lila Monti

Zuzendaria: Lila Monti

¡AHORA! from Maite Guevara on Vimeo.