Antzerkia: "Amua"

Noiz
Azaroak 19, ostirala, 20:00 - Sarrerak: 9,5€/6€ azaroaren 12tik Turismo bulegoan
Non
Aita Mari aretoa

More information about this event…

Axut! · ArteDrama

Sinopsia.

Anak, bere gaztaroko bi maitale ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batera. Azken asteburu bat, izan zirenaren eta amestu zutenaren izenean. Aitor eta Txolarre etorriko dira bai, baina bata eta bestea ez dira jakinean hiru izanen direla. Elkar asko maitatu dute, elkar asko maite dute, baina zaila da hain intimoa den hori partekatzea. Esklusibotasuna, erromantizismoa, egoa, jabetza, ohitura, kultura eta hezkuntza alde batera uzteak, asteburu bakar batentzat bada ere, barne kalapita galantak eraginen ditu. Oihan basatia, oreinak eta onddoak tarteko, bakoitzak pentsatzen duenaren, erraiten duenaren eta egiten duenaren arteko distantziak pertsonaiak biluztuko ditu. Askatasunaren utopia azkenekoetan dela errana izan zaigu hainbatetan, baina maitasunaren izenean, noraino joan gaitezke?.

 

Lan taldea.

Zuzendaritza: Ximun Fuchs

Koreografia: Philippe Ducou

Idazkera: Arantxa Hirigoyen, Maite Larburu, Manex eta Ximun Fuchs

Aktoreak: Maite Larburu, Manex Fuchs, Ximun Fuchs

Musika: Maite Larburu

Eszenografia eta jantziak: Fran Dussourd

Argiztapen diseinua eta teknika: Aitz Amilibia

Soinu diseinua: Philippe Barandiaran

Bideo sorkuntza: Eñaut Castagnet

Argazkiak: Ainhoa Resano

Diseinu grafikoa: Roberto Quintana

Ekoizpena: Iasone Parada, Argi Perurena, Mikel Unamunzaga

Banaketa: Irantzu Azpeitia

Mediazioa: Arantxa Hirigoyen