Antzerkia:'Babesleku arrotzak eta animalia bakartien hotsak', Rubik Theater

IV. Zubi deialdian nagusitu zen Estitxu Zaldua Domingok eta Juanjo Herrero Mansillak sortutako obra hau. Haiek dira Rubik Theater, eta antzezteaz gain, haiena da lan honen ideia, zuzendaritza eta dramaturgia. Kontzeptu hauen inguruan ardazten da ikuskizuna: Noraeza, bizitza, bidaia, bakardadea. Arrotzak. Maletak. Ez-lekuak. Arrotzak eguneroko bizitzan eta espazioetan. Babesleku arrotzak eta animalia bakartien hotsak

Sarrerak 6€/4€ (Gazte txartela) Zumaiako turismo bulegoan

Nora zoaz noraezean?

Aukeratu maleta egokia.

Zein bidaia opa dizu bizitzak?

Ondarea zerrendatu.

Zer garraiatu bakardadean?

Antolakuntzan dago perfekzioa.

Nola mugitu geldirik bazaude?

Babestu, ez hoztu bihotza

Arrotzak. Maletak. Ez-lekuak.

Arren, ez ostu bihotza.

Arrotzak eguneroko bizitzan eta espazioetan.

Babesleku arrotzak eta animalia bakartien hotsak.

 
Ideia, zuzendaritza, dramaturgia: Estitxu Zaldua Domingo eta Juanjo Herrero Mansilla
Zuzendari laguntza: Ekaitz Unai González Urretxu
Interpretazioa: Estitxu Zaldua Domingo eta Juanjo Herrero Mansilla
Testuak, dramaturgia: Xabier Lopez Askasibar