Antzerkia: "Bihotz salataria"

Noiz
Non
Oxford aretoa

Atx teatroa

Sarrera doan, Oxford aretoa bete arte

Edgar Allan Poeren "The tell-tale heart" narrazioan oinarritua.

Aktorea: Iñaki Ziarrusta

Zoroaren argudioak, psikopatearen pefekzionismoa, hiltzaile zuhurra eta zorrotza. Delitu ikaragarriena, zitalena....babesbako agurea hiltzen dau, zatitu eta tarimearen azpian ezkutatu. Polizia ikertzera dator, oihuren bat entzutean norbaitek abisua emon daualako. Hiltzaileak, bere zereginaren perfekzionismoaz harro, etxe barrura gonbidatu, dana ordenean dagoala erakutsi eta eurekaz batera jesartzen da lasai lasai solasean.

Garaipena dastatzen daualarik, bere buru barruan, agurearen bihotz-taupak entzuten hasten da, hasikeran astiro astiro eta motel motelean, baina bere buruko burrunba hori gero eta ozenago egiten da, gero eta zoliago entzuten dauz taupadok, jasanezin bihurtu arte. Errealak edo imajinarioak diran taupada misteriotsu honeek bere onetik atara eta bere delitua aitortzera eroango dabe.

Antzezlanaren iruzkina Deia egunkarian

2016.4.28 Bihotz salataria