Antzerkia: "Panoli Kabareta" Ganso&cia
Abuztuak 15, 19:00. Gonbidapenak bezperatik Turismo Bulegoan
Odietan, eta eguraldi txarra badago Zumaienan
Informazio gehiago >>
“Artista izan nahi zuten. Autolaguntza liburu bat irakurri zuten. Esperientziarik izan ez arren, beraiengan konfiantza izatea erabaki zuten. Autoestimu gaindosi horren emaitza da PANOLI KABARETA. Zirku edota vodevil-aren historian ez dira oroituak izango, baina behintzat barre batzuk botako ditugu.”
OHARRA: 10 koronabirusen artean 9k ez diote graziarik ikusten PANOLI KABARETAri.
PANOLI KABARETA COVID-19 garaian sortutako kale antzerki ikuskizuna da. GANSO&Cia eta Cecilia Paganiniren ikuskizunen eszena onenetakoak abiapuntu bezala hartuta sortutako proposamena (Jatorrizkoekin edozein antz txiripa hutsa da). Umorea ardatz duen zirku parodia, ikuslego guztientzat eta bereziki pertsonentzat.
turismoa@zumaia.eus
Bulegoa





