Declaración de Guillermo lanean bi etorkinen istorioa kontatzen zaigu, hain zuzen ere 1960ko hamarkada hondarrean Cordobako Rute herritik Euskal Herrira lantegi batera lan egitera iritsitako Guillermo eta Peperen istorioa.
Ilusioa, toki berriak, badaezpadako etorkizuna eta oroitzapenez beteriko maleta bat, iraganetik heldu dena etorkizun berri bat eraiki beharrez, atzean utzirik maitasuna, etxekoak eta sorterria, hots, ezezagunaren aurkako babesgarri guztiak.
Protagonista biak bide horri lotzen zaizkio ezagutzen ez duten etorkizun bat eraiki nahian, eta etorkizun horretan aurkituko dituzte esperientzia berriak eta bide-bukaera bana. Ikusleak, aldiz, batere espero ez duen amaiera bat.
Testua: Bernardo Atxaga
Antzerkirako moldaketa: Jose Cruz Gurrutxaga
Aktorea: Jose Cruz Gurrutxaga
Zuzendaria: Susana Soleto