Antzerkia: "E, petrel! Julio Villarrekin solasean"
- Noiz
- Non
- Aita Mari
Astrolabium teatroa
Sarrerak 9€/6€ Turismo Bulegoan. 60', euskaraz
Sinopsia
Antzezlan horren oinarrian Julio Villarren ¡Eh, petrel! Cuaderno de un navegante solitario liburua dago, Mikel Sarriegik moldatua. Liburuan, Julio Villarrek Mistral belaontzian egindako bidaia gogoangarria kontatzen da: 1968an Bartzelonatik abiatu eta, 38.000 itsas milia egin ostean, Donostiara iritsi zen 1972an, munduaren bira eginda. Arriskuz, gorabeheraz eta zirraraz betetako bidaia bat, askatasun-sentimenduaren bultzadaz egina. Lagun baten eta musikari baten eskutik, Julio Villar abentura hartara bultzatu zuten arrazoien berri izango dugu, haren nortasunean barneratuko gara, eta bidaia gogoangarri hartako zenbait pasadizo biziko ditugu. Gaur egungo Julioren nondik norakoak ere agertuko dira, orain egiten duen bizimodua eta haren bidaiak.
Autorea: Julio Villar
Moldaketa eta zuzendaritza: Mikel Sarriegi
Jatorrizko musika: Iñaki Dieguez
Aktoreak: Mikel Sarriegi (Julio Villar), Álvaro Garayalde (laguna) eta Iñaki Diéguez (musikaria)