Antzerkia: 'Eresia'

Noiz
Otsailak 11, 20:00etan
Non
Aita Mari zinema

Sarrerak 6€/4€ Gazte txartelarekin. Otsailaren 3tik aurrera Turismo bulegoan. Ordutegia: 10:00-14:00 eta 16:00-18:00 (Igande arratsaldeetan eta astelehenetan itxita)

SINOPSIA

Ama hil da, hori da egia. Kantu bat, dantza bat, erritu bat… lore bat eskaini nahiko nioke.Hildakoei gorazarre egiteko abesten ziren bertsoak dira Eresiak, baina nik jada, ez dut kanturik hildako ama agurtzeko.Maite dugunaren heriotza datorrenean, zer egin?
Nola agurtu?
Nola begiratu bizitzari?
Maitasuna da akaso guztiaren erantzuna?
Ohiko dolu errituak nahikoak ez direnaren sentsaziotik abiatuta, dispositibo poetikoen bidez bestelako dolu praktika esperimentatzeko xedea nuke, ekintza eszenikoa bera, dolu erritu kolektibo bilakatuz.

Ideia originala eta zuzendaritza
OIER ZUÑIGA

Antzezleak
ENEKO GIL
BELEN CRUZ
OIER ZUÑIGA

FITXA TEKNIKOA:

Soinu eta argi teknika
MIKEL UNAMUNZAGA

Argi diseinua
FERMIN IZKO

Jantziak
FRAN DUSSOURD

Eszenografia
OREKARI ESTUDIOA

Kantugintza
IHITZ IRIART

Ikuskizuneko argazkiak
NAGORE LEGARRETA

Loreen argazkiak
ROSA PEREZ DE URABAIN

Udalbiltzaren GEURETIK SORTUAK sormen beka eskuratu duen proiektua.