Antzerkia:'Erresistentzia arazo fisikoa da', Maite Aizpurua Olaizola

Aita Mari

Sarrerak 6€ / 4€ Gazte Txartelarekin, Zumaiako Turismo bulegoan

Sortzailea eta interpretea: Maite Aizpurua Olaizola

Bidelagun artistikoa: Matxalen de Pedro

"Nola egin saltaka norbere gorputzetik?

Korrika ibiltzea abiaduraren azelerazioari, pauso markatuei men egitea da running-aren kulturan; saltaka egitea ordea, gorputzaren memoriaren txokoetan gelditzea da, eta horretara gonbidatzen gaituen pieza eszenikoa da honakoa. Sententzia medikoak, minak, ibilera okerrak, desirak, ironia eta diziplinamendu ariketak gurutzatzen diren geraleku konkretua arakatzeko parada da honakoa. Erresistentzia intimoak zeharkatu eta disidentziarako eszenatokiak asmatzea 'diskapazitatea' kontzeptua barrutik lehertzeko.

Makinaren dardara eta mamuak konpartitzea.

Azkarrago harrapatzen ei zaio gezurtiari herrenari baino. Ibilian ibilian baina, egia entrenatzen den gezurra besterik ez da. Martxan dabilen promesa."