Antzerkia:'Gu primer!', Xentimorik gabe

Urriak 17, larunbata. 20:00
Aita Mari antzokia

Sarrerak 6€  (Gazte Txartelarekin 4€) turismo bulegoan

Inazio eta Ramon "Parisen" bizi dira, Artistaren Etxean. Bertan lanean hasi berri den Nereak "programa" bat prestatu du gure bi lagunentzat: kontzertu sorta bat eskainiko dute, non beren errepertorioa eta bizipenak kantuz kontatuko dituzten.

Gaurkoan balentria handi baten berri emango dute: ez amerikarrak, ez errusiarrak; bi euskaldun izan ziren ilargira iristen lehenak (Gu primer!).

Honako hau da "Xentimorik gabe"-ren miraria posible egin duen taldea:

  • Artistak: Inazio Tolosa, Ramon Agirre, Nerea Gorriti
  • Testuak: Egoitz Lasa, Ramon Agirre
  • Musika: Ramon Agirre
  • Zuzendaria: Asier Sota
  • Ekoizlea: Martin Agirre
  • Argien diseinua: Andoni Mendizabal
  • Soinua: Aieka soinua
  • Kartela: Josean Jaramago