Antzerkia haurrentzat:'Ehiztari ehizatua'

Noiz
Uztailak 2, osteguna, 18:30
Non
Eusebio Gurrutxaga plaza (euria eginez gero, Zumaiena)

Patata Tropikalak egindako txotxongilo eta antzerkiaren arteko fusioa, eta tartean bertsolaritza, kritika, eta batez ere umorea. Gogon izan, doan, baina gonbidapenarekin (bezperatik banatuko dira Turismo bulegoan). Mesedez, erabiliko dituzuen gonbidapenak soilik hartu (pertsonako 4 gehienez). Osasun neurriak zainduko dira: maskarilla (baita haurrek ere), distantzia... eta abar.

PATATA TROPIKALAk antzezlan berria sortu du konfinamendu garai
hauetan, umorea eta kolorea sortzeko haurrengan.

Baserri giroan sortutako antzezlan berri honetan, Peli protagonista, Izeba Joxeparen baserrira egun batzuk igarotzera joango da, eta laster ikusiko du bertan argi ibiliz gero, abentura izugarriak sortu daitezkeela.
Pelik, 'Bertsoak abesten dituen Igela' ezagutuko du. Tranpa batean eroritako Azeritxoa ere bai, eta garai bateko festetan ibiliko da Zeledonekin eta sanferminetako zezenarekin.

Istorio koloretsu eta dibertigarria haurren gozamenerako. Garai berri hauetara egokitutako antzezlana, non haurrek ordu betez, lasai, eserita, segurtasun neurriak mantenduz, antzezlan dibertigarria eta umorez beteta ikusi dezaketen.