Antzerkia haurrentzat:'Mari eta gaileta fabrika', Eidabe

Lukak labean egindako gailetak prestatu nahi dizkio amamari, amama egun batzuetan bere etxean geratuko dela aprobetxatuz. Goxoki gozo horiekin, etxetik kanpo erosoago sentitzen lagunduko diola uste du. Baina gaileten oroitzapenek hain gozoa ez den iraganera eramango dute amama, irenstea kostatuko zaion oroitzapenetara. 'Mari eta gaileta fabrika' antzezlana gaur egungo emakumeoi bidea erraztu diguten andra langileei egindako omenaldia da.

7+ urte. Sarrerak 4€ Zumaiako turismo bulegoan

Hamaika zaporetako gaileta kutxa irekitzen dugunean badakigu barruan gure gogokoak topatuko ditugula, baina baita jan nahi ez ditugunak ere. Horiek usteltzen egongo dira, beste norbait etorri eta ikutxa irekitzen duen arte. Baina iragana eta gaur eguna ez dira hain ezberdinak. Horregatik, memoria eta transmisioa ezinbestekoak dira. Belaunaldiz belaunaldi gaileta errezeta zaharrak pasatzen diren moduan, Lukak Mari amamaren bizipenak jasoko ditu; iragana jasoko du, gaur eguna eraldatzeko.

Testua: Galder Perez

Zuzendaria: Olatz Gorrotxategi

Aktoreak: Ainhoa Artetxe, Nagore González, Itxaso Paia

Soinua eta grabaketa: Asier Ercilla. Balea musika ideiak

Grebara kantaren letra: Olatz Gorrotxategi eta Xabier Paya