Antzerkia haurrentzat: "Peru eta otsoa"

Didau Antzerki Faktoria

Sarrerak 3€/2€ Turismo Bulegoan
Peru eta otsoa, Serguéi Prokófievek 1936ean idatzi zuen ipuin musikatua da. Musikari ukraniarraren asmoa, musika sinfonikoa haurrei modu dibertigarri batean hurbiltzea zen eta honela egin zituen konposizio musikatua eta ipuinaren moldaketa ere.
Ipuin errusiar bateko pertsonaiak hartu eta bakoitzari instrumentu baten bidez irudikatu zuen: Peru, orkestrako hari-instrumenduen bidez azalduko zaigu; txori txikia zeharkako txirula izango da; zoritxarreko ahatea, oboea; katu zuhurra, klarinete goxoa; aitona,beti marmarrean, fagota; basoan bizi den otso handia, tronpak; eta basoan errondan dabiltzan ehiztariak, tinbalak eta bonboa.
Eszenatokian zuhaitz eder baten eta gramofono zahar baten laguntzarekin, ipuina kontatuko diguten bi pertsonaia xelebre. DIDAU antzerki taldearen bertsio berezian, beraz, Peru eta otsoa, haurrentzako lehen ipuin sinfonikoa, atenporala eta haurrentzat egindako sinfonietan garrantzitsuena.
2016.11.13 Peru eta Otsoa