Antzerkia: "Heroiak"

Txalo produkzioak

 

Hiru beterano, gerran aritutako soldaduentzako zahar-egoitza batean daude, bizitzaren joanari so. René errena dago, Gustavek agorafobia du eta Fernandek zorabioak izaten ditu sarri, buruan duen metraila pusketaren erruz...Gerraren ajeak.

Gure hiru heroiek zahar-egoitzatik ihes egitea erabaki dute. Nora ordea? Indotxinara? Aldameneko Herrira? Edo haizeak lizarrak inarrosten dituen tontorrera?

AKTOREAK:  JOSE RAMON SOROIZ, KANDIDO URANGA, RAMON AGIRRE

ZUZENDARIA:  BEGOÑA BILBAO LEJARZEGI

Sarrerak 9€/6€ Zumaiako Turismo Bulegoa

2016.4.22 Heroiak kartela