Antzerkia: "Hey, bro! Hipster show"

Noiz
Non
Aita Mari

Fabiolo producciones. Gaztelaniaz.

Sarreral 6€/4€ Turismo bulegoan

Hipsterra, jaio ala egin egiten da? Zu zeu, hipsterra ote zara, zarenik jakin gabe? Zer izan zen lehenago: Hipsterra ala oiloa? Galdera horiei eta beste askori erantzungo die Rafael Maza komedianteak. Solo Fabiolo ikuskizun glamourosoaren ondoren, hemen dator berriro gure garaiko pertsonaiarik coolenarekin: "Homo Hipsterra".

Gure Hipsterra antzokian agertu da (antzokia cool center bihurtu dugu horretarako) modernotasunaren aingeru bat bailitzan, gaur egun sorkuntzak duen erronkari buruzko kezkak baretzeko helburuz, ikus-entzuleekiko coworkingaren bitartez.

Eskain diezaiogun ordubete hau, sinergia transzendentalez betea: bere arima post-a biluztuko digu, jatorri retroaz hitz egingo, bloga erakutsiko, eta haren adiskiderik hautatuenak ezagutuko ditugu, diseinuaren, modaren, indie zinemaren eta arkitekturaren eremukoak.

Mainstreametik urruntzen lagunduko diguten trikimailutxoak eta moduak ikasiko ditugu, geure startupa sortuko dugu, wifiduna eta wifi gabea.

2016.11.4 Hipster-Fabiolo