Antzerkia:'Idiot txou', Ados teatroa

Gaurkotasunaren umorezko analisia egiten duen komedia bat, Garbi Losadak idatzi eta zuzendutakoa. Aktoreak: Josean Bengoetxea, Dorleta Urretabizkaia eta Asier Hormaza. Urdaiazpiko bat zozkatzen dugu zuzenean!!

Sarrerak 9,5€ (Gazte txartelarekin 6€) Zumaiako Turismo Bulegoan

Bi esatarik eta teknikari batek zuzeneko irratsaio bat egingo dute antzokitik zuzenean. Irratsaioak audientzia arazo larriak izango ditu, entzuleek apenas deitzen dute... Baina hala eta guztiz ere, gure protagonistek entretenimendurako tarte bat izatea nahiko dute, arazorik gabe, audientzia lortu eta kaleratzea saihestuko diena...
Baina inortxok ere deituko ez duenez, aukera bakarra geratuko zaie: antzokiko ikusleekin hartu-emana izan eta entzule faltsuen rolak hartuaz deiak jasotzen ari diren itxurak egitea, betetze lanetarako sikiera...
Eta entzule berri baten plantak egingo dituzten bakoitzean edukiak pikutara joango zaizkie eta kaosa etorriko da, egungo albisteen inguruan umorezko kritika egiten amaituaz. Purrustadak biderkatu egingo dira, eta deskalabrua ere bai.
Gidoiak momentuan indarrean egongo diren albiste eta gaiak barneratu ahal izateko egitura mugikor bat izango du, ikuslearekin interakzioa izan eta inprobisazioaz baliatuaz.