Antzerkia:'Quitamiedos', Kulunka Teatro

Gaztelaniaz. Sarrerak 9,5€ / 6€ (Gazte txartela) Turismo bulegoan

Pertsona bat hiltzen den momentutik bere gorpua hotz gelditu eta inguruko tenperaturarekin bat egiten duen arte, topaketa bat gertatzen da: hildakoaren eta bere aingeru guardakoaren artekoa. Eskualdeko errepide bateko kurba batek eta istripu baten ondoren puskatua agertzen den bazter-babes batek heriotza berezi, poetiko eta desakralizatu bat antzemateko bidea ematen dute.

Antzezleak: Jesús Barranco eta Luis Moreno

Egilea: Iñaki Rikarte

Musika konposizioa eta soinu espazioa: Luis Miguel Cobo

Argiztapen diseinua: Javier Ruiz de Alegría

Zuzendaritza laguntzaileak: Garbiñe Insausti eta José Dault

Zuzendaria: Iñaki Rikarte