Antzerkia:'Zazpi Senideko', Axut!

Anaitasunarena, txikitatik eraikitako laberintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura definitibo bat. Odolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Baina nola aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba ebatsia izan zaigunean? Presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentiarazten duenean, nola dirau gurea dugun GU horrek bizirik? Bi aktore. Bi anaia. Eta zazpi istorio antzerkira ekarriak. Le Petit Théâtre de Pain, Axut! eta Artedrama elkarlanean

Sarrerak 6€/4€ Zumaiako Turismo Bulegoan

ZuzendariaAnder Lipus

Aktoreak : Ximun Fuchs, Manex Fuchs

Testigantzak: Lander Garro, Gaizka Sarasola, Lorentxa Beyrie, Aitzaro Arano, Argi Perurena, Unai Iturriaga, Eñaut Castagnet

Idazkera aholkulariaIgor Elortza

ArgiakJosep Duhau

BideoaArgazkiakEñaut Castagnet

Argazki kreditua: Txomin Fuchs