Antzerkia:'Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari?'

Pabellón 6 Gazte Konpainiaren eskutik, gorputz arraroez, biolentziaz, emakume edo gizonez eta pertsona bakoitzak izan nahi duenaz hitz egiten duen antzezlana.

Sarrerak 6€/4€ (Gazte txartelarekin Zumaiako Turismo Bulegoan

SINOPSIA:  Antzezle-talde batek Ana Garcia ezagutzen du. Ana bilbotarra da, eta udak Castellóko herri batean –euskaraz, Vinaroz; valentzieraz, Vinarós– ematen zituen. Haietako batzuek Ana ezagutzen zuten; beste batzuek, Vinaroz eta beste batzuek, Ana eta Vinaroz. Ana herrian hil zen eta antzezleek zer gertatu ote zitzaion jakin nahi dute. Ikerketa horren harian, gorputz gauzaezen kontrako indarkeriaz ari gatzaizue, hain zuzen, gorputz bitxi diren emakume, ume, trans edo beste askoren aurkakoaz. Herri eta hirietan egindako gorputz haien ehizaz ari gatzaizue.

 

P6ko Gazte Konpainia 2015ean sortu zen euskal aktore gazteei lehen esperientzia profesionala izateko aukera emango zien plataforma bat eskaintzeko, eta Euskal Herriko antzerki eskoletatik datozen aktorez osatuta dago.

Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari? aktore taldearen eta pertsona bakoitzaren esperientzietan oinarrituta dagoen testu bat da. Testua beraiena da, eta baita ere, nagusi den kultura honetako kanpoaldean aurkitzen diren gorputzena.

Testua: Javier Liñera
Euskarazko itzulpena: Idoia Barrondo
Zuzendaria: Borja Ruiz
Zuzendari laguntzailea:Juana Lor
Antzezleak: Ainhoa Artetxe Uriarte, Nagore Cenizo-Arroyo, Graciela Doniz, Itxaso Gil, Jontxu Martinez Zarrabeitia, Aritz Mendiola, Leire Ormazabal, Pelayo Serrano, Aitor Vildosola Gutiérrez
Zuzendari merezidunak: Ana García, Alex Gibaja.
Espazio eszenikoa: Eider Ibarrondo, Borja Ruiz.
Argiztapen diseinua: Eduardo Berja.
Jantziak: Onintze Abando