Antzerkia: "Zu gabe"

Noiz
Non
Aita Mari

Atea teatroa

Sarrerak 3€ turismo bulegoan

Aktoreak: Inazio Tolosa eta Anabel Arraiza

Zuzendari eta egilea: Alex Tello

Sinopsia: 

"Nahi baino lehenago banandu ginen eta bizitzarekin aurrera jarraitu behar izan nuen, zu gabe. Eta justu orain, gehien behar zintudanean azaldu zara..."

Eskaini halako aukera edozeini, berriz topo egitea  inoiz aurkitzea espero ez duen maite harekin.

Pertsonaiek partekatzen duten elkarrizketan zehar gatazka asko azalduko dira.
Belaunaldi ezberdinetatik gizartea, familia eta norbanakoari egindako begirada ikusiko dugu.
Bizitzaz eta heriotzaz hausnarketa egingo dute.
Dramaren xedea ikuslea hunkitzea baino gogoetara eramatea da.
Lan honek aktoreei sentimenduz eta egiarekin jokatzen duen antzezpena eskatzen die.
Zumetaren irudiekin eszenografian, Xabier Lozanoren argiztapen diseinuarekin eta Bap!! eta Mikel Laboaren musikarekin aurkeztuko dugu Alex Tellok helduentzako idatzi eta zuzendutako teatroa.

Informazio gehiago hemen